Elias Fernandezi buruzko hitzaldia 26 urte bete dituenean kartzelan

1986ko ekainean atxilotu zuten Elias Fernandez Castañares. Elias Villabonako espetxetik irten behar zen 2011ko maiatzaren 27an, baina bizi osorako zigorraren aplikazioarekin, kondena 2016. urterarte luzatu diote.
2012ko ekainaren 19an, espetxean sartu zutela 26 urte betetzen dira, honen harira, Herrira, preso eta iheslarien eskubideen aldeko taldeak antolatu dituen ekimen desberdinak antolatu ditu.

65 lagun batu dira Nestor Basterretxea aretoan emandako hitzaldian. Bertan, Ibon Meñika Herrirako kideak eta Iñako Goioaga abokatuak bizi osorako espetxe zigorraz hitz egin zuten.

Beste aldetik, ekainaren 22an Manifestazioa egingo da, arratsaldeko 19:30tan Bermeoko Goiko plazatik hasita, ondoren ekitaldia egingo da Lameran.

ELIAS 26 URTE BERMIOTIK KANPO!
ELIAS ETXERA ORAIN!

Acerca de bermeorantz

Bermeorantz euskal preso eta senideen eskubideen aldeko herri asanblada.
Esta entrada fue publicada en Uncategorized. Guarda el enlace permanente.

Deja un comentario